
Ezagutu Jakintzaren Zaindariak
Jakintzaren Zaindariak
Kondairak dio izan zela behin Jakintza babesteko borrokan aritu zen talde bikain bat. Kondaira horren arabera, talde horrek eutsi zion jakintzaren garrari piztuta eta belaunaldi batetik bestera pasatu zieten aukeratuei.
Hala, talde ausart hark Lete Gaiztoaren mehatxuari ihes egitea lortu zuen; izan ere, gizakion ezagutza deuseztatu eta kultura suntsiarazi nahi zuen Letek. Baina Letek ez du etsitzen; hor jarraitzen du, zelatan, jakintza suntsitzeko aukera baten zain.
Orain, jakintza gordetzen duen Liburutegia erasotzea eta sei zatitan haustea lortu du. Zuei dagokizue jakintzari bizirik eustea. Liburutegia berriz osatzeko aukeratuak izan zarete. Jakintzaren zaindari bihurtu zarete.
Mehatxuari aurre egiteko prest egon behar duzue! Erronkak gainditu beharko dituzue, egoera zailak konpondu... baina Jakintza zaintzeko izango da egindako lan guztia.
Zure esku dago! Ausar zaitez!