GO KUBO!

Ibaizabalek pentsamendu konputazionala eta programazioa garatzeko daukan proposamen editorial berria da. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko 
neska-mutikoentzat pentsatuta dago.

GO KUBOk honako hauek eskaintzen dizkizu:
  • Lan koadernoa
  • GO KUBO! kutxa
  • KUBO Coding kutxa

 IKASLEAREN MATERIALA


Lan koadernoa

Koadernoak 5 ikasketa unitate ditu. Egindako lana jasotzeko erabiliko da, nola pentsamendu konputazionalekoa hala programazioaren hastapenetakoa.

Gainera, osagai hauek ere baditu:
  • Eranskailuak
  • Trokelak

Koadernoak

Eranskailuak

Eranskailuak

Trokelak

Trokelak

IRAKASLEAREN MATERIALAK


GO KUBO! Kutxa

Kutxak osagai hauek ditu:

  • Tapizak: 5 tapiz ditu, curriculumeko edukiekin erlazionatutako egoerak irudikatzen dituztenak, Kubo haietan ibil dadin.
    Robota tapizen gainean ibiliko da, programatutako mugimenduei jarraituz.
    Tapiz bakoitzak lau puzzle zati handi ditu, elkarrekin oso erraz uztartzen direnak.
  • Laminak: Programatzeko proposamenak dituzte, haurrek Kuborekin lan egiteko erreferentzia bat izan dezaten.

Tapizak

Laminak

KUBO CODING kutxa

Honako hauek ditu:

  • Tapiz bat 
  • 46 TagTile®
  • Kargatzeko USB kable bat
  • KUBO robota: burua eta gorputza

Tapiza

Hiriaren agertokia duen tapiz bat.

TagTile®

Txipa duten fitxa batzuk dira; Kubori nola mugitu agintzen diote.

Kargatzeko USB kablea

Kargatzeko sarrera Kuboren gorputzean dago.

Kubo robota

Kubo pizteko, burua gorputzean sartu behar da.

PLATAFORMA GO STEAM



Kubori txinpartak ateratzeko behar diren baliabide guztiak dituzu.

  • Proposamen didaktikoa. Unitateka antolatuta dago, unean-unean behar duzuna eskura izan dezazun. 
  • Koadernoa eta ikasgelako materiala proiektatzeko.
  • Kuborekin lan egiten ikasteko bideotutorialak. Ulerterrazak eta eraginkorrak.
  • Inprimatzeko baliabideak, Kuborekin egiten duzun lanari probetxurik handiena ateratzeko: 
    • TagTile® fitxen irudiak.
    • Tapizetan erabiltzeko oztopoak. Ibilbideak dibertigarriagoak izango dira!
    • Tapizen gaien arabera Kubo pertsonalizatzeko mozorroa.
    • Diploma.

Proposamen didaktikoa

Unitatearen oinarriak, edukien sekuentzia eta garapen didaktikoa dauzka.

TagTile® fitxak

Tamaina handikoak, ikasgelan eskuz erabiltzeko.

Oztopoak

Deskargatzeko baliabide horiek koloretan eta zuri-beltzean daude.
Zuk aukeratzen duzu!

Mozorroa

Deskargatzeko baliabide horiek koloretan eta zuri-beltzean daude.
Zuk aukeratzen duzu!

Diploma