Proiektu osoa Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntzarako
eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako

Proiektu osoa Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntzarako
eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako

Zuretzat erraza, naturala haientzat

Zuretzat erraza, naturala haientzat

Jauzia egin ezazu LEGO Mindstorms Education EV3ra

Jauzia egin ezazu LEGO Mindstorms Education EV3ra

Robotika Ibaizabal

Eskatu informazio gehiago!

Euskarri teknikoa

Soporte técnico

Edelvives Next Robotics

Baita ingelesez ere

bandera británica

Irakaslearentzako baliabideak

Haur Hezkuntza Lehen HezkuntzaDBH

PROIEKTUKO MATERIALAK






Nolakoa da proiektu hau?

Next Robotika Ibaizabalek hezkuntzarako robotika programa osoa eta graduatua garatzen du Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara. Proiektu honek hauek eskaintzen dizkizu:

  • Lan koadernoa ikasleentzat maila bakoitzerako
  • Tapiz robotikoak
  • Next 2.0
  • Programatzeko Next 2.0 APP-a

Lan koadernoa

Bederatzi misiotan antolatuta dago eta bakoitzak hiru atal ditu: Jabetu, Ikasi eta Erronka. Koadernoaren helburua da burututako lan prozesuaren ebidentziak jasotzea: alde batetik, curriculum edukien berrikusketarekin loturikoak, eta bestetik, programazioarekin loturikoak.

Tapiz robotikoak

Haien gainean egiten ditu robotak programatzen zaizkion mugimenduak.

Next 2.0

Zoruko robot bat da, noranzkoa zehazteko aginduak dituena, bai eta bluetooth konexioa ere. Noranzkoa zehazteko aukera aurreratuak eta mugimendu berriak ditu, bai eta beste funtzio batzuk ere: hotsak, koloretako argiak eta begiztak.

Programatzeko Next 2.0 APP-a

Doako aplikazio bat da, aukera ematen duena mugikorraren edo tabletaren bidez Next 2.0 urrunetik programatzeko, bluetootha (low energy edo bluetooth 4) baliatuta. Hemen dago eskuragarri: App Store-n, Google Play-n eta, laster, Chrome Web Store-n.


Nolakoa da proiektu hau?

Next Robotika Ibaizabalek hezkuntzarako robotika programa osoa eta graduatua garatzen du Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara. Helburua zenbait robot muntatzea, eraikitzea eta programatzea da.

  • Ikaslearen lan koadernoa
  • Muntaketa eskuliburuak
  • Lego WeDO 2.0 kutxa
  • Programazio softwarea. Bluetooth low energy edo bluetooth 4 konexioa duten gailuak behar dira software hori erabiltzeko. Hemen dago eskuragarri: App Store-n, Google Play-n, Windows Store-n eta Chrome Web Store-n.

Lan koadernoa

Robotikako hiru proiektutan antolatua: programazioa ulertzea, robotak eraikitzea eta programatzea; zabaltzeko eta praktikatzeko proposamenak; eta gainditu beharreko erronkak. Proiektu baloitzaren egiturak Lego Educationen metodologiako lau etapak biltzen ditu: Konektatu, Eraiki, Partekatu eta Jarraitu.

Muntaketa eskuliburuak

Hiru eskuliburu, ikaslearen koaderno bakoitzeko. Proposatutako robotikako hiru proiektu originaletako bakoitza eraikitzeko prozesua azaltzen da, urratsez urrats.

Lego WeDo 2.0 kutxa

Proposatutako proiektuak muntatzeko behar diren elementu guztiak ditu. Oso egokia da lankidetzan lan egiteko.