PROIEKTUKO MATERIALAK
Nolakoa da proiektu hau?
Next Robotika Ibaizabalek hezkuntzarako robotika programa osoa eta graduatua garatzen du Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara. Proiektu honek hauek eskaintzen dizkizu:
- Lan koadernoa ikasleentzat maila bakoitzerako
- Tapiz robotikoak
- Next 2.0
- Programatzeko Next 2.0 APP-a
Lan koadernoa
Bederatzi misiotan antolatuta dago eta bakoitzak hiru atal ditu: Jabetu, Ikasi eta Erronka. Koadernoaren helburua da burututako lan prozesuaren ebidentziak jasotzea: alde batetik, curriculum edukien berrikusketarekin loturikoak, eta bestetik, programazioarekin loturikoak.
Next 2.0
Zoruko robot bat da, noranzkoa zehazteko aginduak dituena, bai eta bluetooth konexioa ere. Noranzkoa zehazteko aukera aurreratuak eta mugimendu berriak ditu, bai eta beste funtzio batzuk ere: hotsak, koloretako argiak eta begiztak.
Nolakoa da proiektu hau?
Next Robotika Ibaizabalek hezkuntzarako robotika programa osoa eta graduatua garatzen du Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara. Helburua zenbait robot muntatzea, eraikitzea eta programatzea da.
- Ikaslearen lan koadernoa
- Muntaketa eskuliburuak
- Lego WeDO 2.0 kutxa
- Programazio softwarea. Bluetooth low energy edo bluetooth 4 konexioa duten gailuak behar dira software hori erabiltzeko. Hemen dago eskuragarri: App Store-n, Google Play-n, Windows Store-n eta Chrome Web Store-n.
Lan koadernoa
Robotikako hiru proiektutan antolatua: programazioa ulertzea, robotak eraikitzea eta programatzea; zabaltzeko eta praktikatzeko proposamenak; eta gainditu beharreko erronkak. Proiektu baloitzaren egiturak Lego Educationen metodologiako lau etapak biltzen ditu: Konektatu, Eraiki, Partekatu eta Jarraitu.
Muntaketa eskuliburuak
Hiru eskuliburu, ikaslearen koaderno bakoitzeko. Proposatutako robotikako hiru proiektu originaletako bakoitza eraikitzeko prozesua azaltzen da, urratsez urrats.