Lege oharra


Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak ezartzen duena betetzeko, jarraian, webaren titularraren identifikazio datuak eta http://hezkuntzaproiektuak.ibaizabal.com webaren bidez (aurrerantzean, WEBGUNEA) batutako identifikazio pertsonaleko datuak tratatzeko ardura duenaren identifikazio datuak azaltzen dira.

  • Izen soziala: Editorial Luis Vives Hermanos Maristas (aurrerantzean, GRUPO EDELVIVES)
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakia:IFK, zk: R5000274J
  • Jakinarazpenetarako helbidea: Ctra. de Madrid km. 315,700; C.P. 50.012 Zaragoza (España)
  • Posta elektronikoa: info@edelvives.es
  • Instituto de Hermanos Maristas de la Enseñanzako erakundea; Justizia Ministerioko Erlijio Erakundeen Erregistroan inskribatuta, 1334-i/28-SE/B zenbakiarekin.

Jarraian zehazten diren erabilera baldintzek kontratuaren balioa izango dute GRUPO EDELVIVESen eta WEBGUNEko erabiltzailearen artean.

ERABILERA BALDINTZA OROKORRAK

WEBGUNE hau erabiltzeak Erabiltzailearen izaera dakar, eta horrek esan nahi du baldintza hauei atxiki beharra dagoela, webgunera jotzen den unean argitaratuta dagoen bertsioaren arabera.

GRUPO EDELVIVESek eskubidea du edozein unetan Atariaren aurkezpena eta konfigurazioa aldatzeko, bai eta Atariaren erabilera Baldintza Orokorrak ere. Hori dela eta, GRUPO EDELVIVESek Erabiltzaileari gomendatzen dio baldintzak arretaz irakurtzea, WEBGUNEra sartzen den bakoitzean.

Zerbitzuak erabili eta WEBGUNEra sartu ahal izateko, Erabiltzaileak aurretik erabilera baldintzak onartu beharko ditu.

Erabiltzaileak ezingo ditu Zerbitzuak erabili eta ezingo ditu Erabilera Baldintza hauek onartu, baldin eta:

  • (a) legez gaituta ez badago GRUPO EDELVIVESekin kontratu loteslea egiteko
  • (b) mota horretako Zerbitzuak jasotzeko edo baliatzeko debekua badu edo legez galarazita badu, egoitza duen edo WEBGUNEra jotzen edo hura erabiltzen duen herrialdean indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz

WEBGUNEaren bidez eskaintzen diren Eduki batzuetara jotzeko, berezko Baldintza Partikular batzuk betearaztea ere egongo da, eta baldintza horiek, kasuan kasu, Baldintza Orokor hauek ordezkatu, osatu eta/edo aldatu ditzakete. Horrenbestez, Eduki horietara jo eta/edo horiek erabili aurretik, Erabiltzaileak arretaz irakurri beharko ditu, halaber, Baldintza Partikularrak.

SARBIDEA ETA SEGURTASUNA

Oro har, Erabiltzaileak libre eta doan sartu ahal izango dira WEBGUNEra. Hala ere, GRUPO EDELVIVESek eskubidea du, indarrean dagoen legeriarekin bat, WEBGUNEko eremu batzuetara sarbidea mugatzeko; horietara sartzeko, Erabiltzailea erregistratu beharko da eta, horretarako, eskatzen zaion informazio guztia eman beharko du, informazio eguneratua eta erreala (ikus Pribatutasun Politika).

Pasahitzaren erabilera pertsonala eta besterenezina da, eta ezin zaie hirugarrenei pasahitza laga, aldi baterako ere ez. Hori horrela, Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du pasahitza arduraz erabiltzeko eta hura isilpean gordetzeko, eta bere gain hartzen du hirugarrenei zabaltzeak ekar ditzakeen ondorioen ardura.

Erabiltzaileak bere pasahitza hirugarren pertsonaren batek erabiltzen duela badaki edo erabiltzen duelako susmoa badu, horren berri eman beharko dio GRUPO EDELVIVESi, ahalik eta lasterren.

IZAERA ETA ERABILERA EGOKIA

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Edukiak legeak ezarritakoari, Baldintza Orokor hauei, egon daitezkeen Baldintza Partikularrei eta oro har onartzen diren moralari eta ohitura egokiei eta ordena publikoari jarraiki erabiltzeko. 

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Edukiak arduraz eta egoki erabiltzeko eta, zehazki, honako hauek ez egiteko:

  • Edukiak legearen, oro har onartzen diren moralaren eta ohitura egokien eta ordena publikoaren aurkako helburuekin edo ondorioetarako erabiltzea;
  • Edukiak kopiatzea, banatzea, publikoari sarbidea ematea –komunikazio publikoko edozein modalitateren bidez–, aldatzea edo eraldatzea, eskubide horien titularraren baimena eduki ezean edo hura legez baimenduta egon ezean;
  • GRUPO EDELVIVESek edo hirugarrenek dituzten jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak urratzea;
  • Edukiak eta, bereziki, Atariaren bidez eskuratutako edozein informazio erabiltzea publizitatea, salmentarako edo bestelako merkataritzako helburuetarako komunikazioak eta, helburua gorabehera, pertsona ugariri zuzendutako mezuak –eskatu gabeko mezuak– bidaltzeko, edo informazio hori nolanahi merkaturatzea edo zabaltzea.

Erabiltzailea GRUPO EDELVIVESek, zuzenean edo zeharka, WEBGUNEaren erabilerari lotutako Baldintza Orokorren, Partikularren edo legearen ondoriozko edozein eskakizun ez betetzearen ondorioz jasaten dituen kalte eta galeren erantzule izango da.

GRUPO EDELVIVES indarreko ordenamendu juridikoa bete dadin arduratuko da, une oro, eta legitimazioa izango du Edukiak eteteko eta/edo ezabatzeko, nahi beste, edo Erabiltzailea WEBGUNEtik kanpo uzteko, indarrean dagoen Zigor Kodean ezartzen den delituren edo hutsen bat osorik edo zati batean eginez gero, edo, GRUPO EDELVIVESen iritziz, moralaren, ordenaren, ohitura egokien edo GRUPO EDELVIVESen edo bere kolaboratzaileen edo Taldeari dagozkion argitalpen zigiluen barne arauen aurkakoak diren jokabideak antzemanez gero, edo GRUPO EDELVIVESen edo bere kolaboratzaileen funtzionamendu egokia, irudia, sinesgarritasuna eta/edo prestigioa kaltetzerik egonez gero. Nolanahi ere, GRUPO EDELVIVESek ez du Erabiltzaileek edo kolaboratzaileek transmititutako, zabaldutako edo hirugarrenen eskura jarritako edukiak kontrolatzeko beharrik eta ez du horien kontrola egiten, indarrean dagoen legeriak hala behartzen duen kasuetan edo agintari eskudun batek hala agintzen duenean izan ezik.

BERME ETA ERANTZUKIZUNAREN SALBUESPENA

GRUPO EDELVIVESek eskubidea du bere WEBGUNEaren sarbidea eteteko, bai eta gune horren bidez ematen den edozein Eduki edo Eduki guztiak eteteko ere, edozein unetan eta aurretik inolako oharrik egin behar izan gabe, motibo teknikoengatik, segurtasunagatik, kontrolagatik, mantentze lanengatik, hornidura elektrikoaren hutsengatik edo bestelako kausaren batengatik izan.

Ondorioz, GRUPO EDELVIVESek ez du bere WEBGUNEaren fidagarritasuna, erabilgarritasuna eta jarraitutasuna bermatzen, ez eta Edukiena ere; beraz, Erabiltzaileak horiek bere kontura eta arriskupean erabiliko ditu, eta sekula ezin izango zaio GRUPO EDELVIVESi zentzu horretan erantzukizunik eskatu.

GRUPO EDELVIVES ez da erantzule izango baldin eta zerbitzuan eteteak, atzerapenak, akatsak edo funtzionamendu desegokia badaude, eta, oro har, GRUPO EDELVIVESen kontroletik kanpoko kausetan eta Erabiltzailearen jokabide maltzurretan edo erruzko jokabideetan eta/edo ezinbesteko kausetan jatorria duten gainerako eragozpenak badaude. Nolanahi ere, kausa edozein dela ere, GRUPO EDELVIVESek ez du bere gain hartuko erantzukizunik, dela zuzeneko edo zeharkako kalteengatik, dela sortutako kalteengatik, dela lortu gabeko irabaziengatik. GRUPO EDELVIVESek eskubidea izango du WEBGUNEko zerbitzuak eta edukiak aldi baterako eteteko, horiek mantentzeko, hobetzeko edo konpontzeko, eta Erabiltzaileari ez zaio kalte ordainik ordainduko horregatik.

GRUPO EDELVIVESek ez du erantzukizunik WEBGUNEaren bidez transmititutako, zabaldutako, bildutako, erakutsitako edo jasotako edo eskuratutako Edukiak benetakoak, zehatzak, osoak eta/edo eguneratuak ez izateagatik eragindako kalte eta galeren gainean. Ez eta hirugarren pertsonek edo erakundeek emandako Edukien gainean ere. GRUPO EDELVIVESek, webean duen informazioari dagokionez, egiazkotasuneko gutxieneko bermeak betetzen ez dituena eguneratzeko eta zuzentzeko ahalegina egingo du, ahal duen neurrian.

Hala ere, ez du erantzukizunik hartuko bere gain gunea eta bertako informazioa eta edukia ez eguneratzeagatik edo ez zuzentzeagatik.

GRUPO EDELVIVESek ez du bermatzen eta ez du bere gain erantzukizunik hartzen konexio, lotura edo lotutako esteken bidez hirugarrenak edukietara sartzearen ondorioz eragindako kalte eta galerengatik. Webean agertzen diren esteken funtzioa Erabiltzaileari Interneten dauden beste informazio iturri batzuei buruzko informazioa ematea baino ez da, informazio iturri horietan, WEBGUNE honek eskaintzen dituen datuak areagotu ahal izango ditu eta.

GRUPO EDELVIVES ez da inolaz ere esteka horien bidez edo Erabiltzaileak horietara sartzearen ondorioz eskuratutako emaitzaren erantzule izango.

Hirugarrenen Eduki horiek beraiek ematen dituzte; beraz, GRUPO EDELVIVESek ezin du kontrolatu eta ez du kontrolatzen Edukien bidezkotasuna eta eskainitako zerbitzuen kalitatea. Erabiltzaile batek uste badu bilaketaren emaitzetan jasotako lekuren batean legez kontrako jardueraren edo informazioren bat jasotzen dela eta esteka ezabatzeko eskatu nahi badu, GRUPO EDELVIVESera jo dezake, info@edelvives.es helbide elektronikoaren bidez, eta gaian “Esteka ezabatu” idatzi. Era berean, GRUPO EDELVIVES ez da edukietan birusen bat edo beste elementu kaltegarri batzuk egoteagatik sistema informatikoetan edo horietan bildutako dokumentu edo sistemetan eragin daitezkeen kalte eta galeren erantzule, horiek edonolakoak direla ere.

GRUPO EDELVIVES ez da Erabiltzaileak WEBGUNEko zerbitzu eta produktuei, pasahitzei edo webguneko beste edozein materiali ematen dien erabileraren arduradun, jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak edo hirugarrenen bestelako eskubideak urratuz ere.

JABETZA ESKUBIDEAK

Web orrialde honetako Eduki guztiak, besteak beste, testu, grafiko, argazki, logotipo, ikono eta irudiak, bai eta diseinu grafikoa, iturburu kodea eta softwarea ere GRUPO EDELVIVESen jabetza esklusibokoak dira edo hirugarrenena, GRUPO EDELVIVESek eskubideak aitortzen dituenean, eta une bakoitzean indarrean dauden nazio eta nazioarte mailako legeek babesten dituzten eskubide intelektuala eta industriala bete behar dituzte.

Debekatuta dago, erabat, jabetza industrialaren eta intelektualaren helburu diren elementuak merkataritza xedeekin erabiltzea, bai eta horiek kopiatzea, banatzea, aldatzea edo deskonpilatzea, edukien sindikazio formulen bidez egin daitekeena izan ezik.

Aipatu dugun eskubideren bat urratzeak xedapen hauetakoren bat hautsi izana ekar dezake, bai eta zigorra duen delitua ere, Zigor Kodeko 270. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

WEBGUNEaren bidez informazioa edo web orriak argitaratzeak, artxiboak biltzeak edo beste edukiren bat jendaurrean jartzeak dakar GRUPO EDELVIVESi lagatzea, modu ezeztagarrian erabiltzailearen aurretiko jakinarazpenarekin, modu ez esklusiboan eta eskubidean onartutako zabaltasun guztiarekin, izaera intelektualeko ustiapen eskubide guztiak (eta, besteak beste, asmo mugatzailerik gabe, kopiatzeko, jendaurrean jartzeko, banatzeko eta eraldatzeko eskubideak).

PRIBATUTASUN POLITIKA

GRUPO EDELVIVESek erakundearen barnean datu pertsonaltzat hartzen direnen segurtasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna babesteko sistema du ezarrita.

1. Pribatutasuna eta konfidentzialtasuna
  • Erabiltzaileen harremanetarako formularioaren edo erregistroaren bidez
    WEBGUNEko formulario bakoitzean adierazitakoa gorabehera, Erabiltzaileak datu pertsonalak ematen dituenean, berariaz baimentzen ari da GRUPO EDELVIVESek bere datu pertsonalak horietan adierazten diren helburuetarako erabiltzeko. GRUPO EDELVIVESek Erabiltzaileak emandako datuak haren titulartasuneko fitxategi batean sartuko ditu, eta Datuak Babesteko Agentziari behar bezala jakinaraziko dio. Erabiltzaileak edo haren ordezkariak datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo aurkatzeko eskubideak baliatu ahal izango ditu, WEBGUNEko harremanetarako formularioaren bidez edo lopd@edelvives.es posta elektronikoaren bidez bidalitako eskabidearen bitartez.
2. Konfidentzialtasuna

GRUPO EDELVIVESek konpromisoa hartzen du datu pertsonalak sekretuan edukitzeko betebeharra eta isilean gordetzeko betebeharra betetzeko, eta beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu datu horiek baimenik gabe ez aldatzeko, galtzeko, tratatzeko edo atzitzeko, kontuan hartuta, une oro, teknologiaren egoera.

3. Adingabeak babestea

ADINGABEA bazara, datu pertsonalak emateko gurasoen edo tutoreen baimena beharko duzu horiek eman aurretik; horretarako, baimena behar bezala sinatuta eta aitaren, amaren edo titular sinatzailearen NANaren fotokopia bidali beharko dira, lopd@edelvives.es helbidera eta gaian “DATU PERTSONALAK” idatzi. GRUPO EDELVIVESek ez du bere gain hartuko aitaren, amaren edo tutorearen baimenik gabe, hori hala izan dela jakin gabe, eman diren adingabeen datuen ardura.

MARKAK

Webgune honetan agertzen diren markak, logotipoak eta jabetza industrialeko bestelakoak GRUPO EDELVIVESen edo hirugarren aldeen jabetzakoak dira. Debekatuta dago marka horiek GRUPO EDELVIVESek edo marken hirugarren alderdi jabeek aurretik baimen idatzia eman gabe erabiltzea.

LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Edozein auzigaitarako edo WEBGUNEari eragiten dion edozein gaitarako, Espainiako legeria aplikatuko da, eta WEBGUNE honen erabileraren ondoriozko edo harekin lotutako gatazka guztiak ebazteko eskudunak Madrilgo Auzitegiak eta Epaitegiak (Espainia) izango dira.

COOKIEEN POLITIKA

WEBGUNEak berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, nabigazioa hobetzeko; horretarako, eskainitako informazioa eta zerbitzuak Erabiltzailearen interesetara egokitzen ditu.

Nabigatzean edo WEBGUNEaren zerbitzuak erabiltzean, Erabiltzaileak onartu egiten ditu GRUPO EDELVIVESen cookieen politika.

Zer dira cookieak?

Cookieak testu artxibo txikiak dira; horietan, nabigatzaileek informazioa biltzen dute, web orrira bisitak egitean. Cookieetan hainbat datu jaso daiteke, besteak beste, IP helbidea, bisitatzen ari den helbidea, sistema eragilea, nabigatzeko hizkuntza eta beste hainbat informazio. Informazio hori ez da geratzen pertsona jakin bati lotuta; estatistikako informazioa da, WEBGUNEaren edukien ikusgarritasuna aztertzeko.

Cookieen politika

WEBGUNEa osorik erabiltzeko, eta Interneten ibiltzean ordenagailua, tableta edo mugikorra erabiltzeko, Erabiltzaileak cookieak onartu beharko ditu; izan ere, onlineko funtzionaltasun asko zehazki diseinatu dira cookieak erabiliz funtzionatzeko.

WEBGUNE honen cookieek ez dute gordetzen Erabiltzailearen informazio pertsonalik. Hala ere, beste web batzuetara sartzean, beharbada datu pertsonalak biltzen dituzten hirugarrenen cookieak aktibatzen dira, publizitaterako; beraz, web horien bidez nabigatzeak ekar dezake horien erabilera onartzea. Hori dela eta, WEBGUNEa ez bezalako web orri batean sartzean, Erabiltzailearen ardura da cookieen erabilera irakurtzea eta onartzea ala ez onartzea.

Errendimendu eta analitikako cookieak

WEBGUNEa nola erabiltzen den jakiteko estatistikako informazioa batzeko balio du. Informazioa WEBGUNEaren funtzionamendua hobetzeko baino ez da erabiliko.

Erabiltzen diren errendimendu cookie nagusiak honako hauek dira:

  • Berezko cookieak (saiokoak): beharrezkoak dira WEBGUNEan nabigatzeko. Ez dituzte datu pertsonalak biltzen.
  • Google Analytics: Erabiltzaile ID anonimoa sortzeko aukera ematen dute eta erabiltzaile batek web bat zenbat aldiz bisitatu duen kontabilizatzeko aukera.  Weba bisitatu zen lehenengo eta azken aldia erregistratzen ditu. Era berean, saio bat noiz amaitzen den, erabiltzailearen jatorria eta erabilitako gako hitzak kalkulatzen dituzte.
  • Hirugarrenen cookieak: sartzeko Erabiltzaileak hirugarrenaren web orrira joateko esteka sakatu beharko du; gainera, web horretara sartzeko eskatzeaz gainera, Erabiltzaileak web orri horren kide izan beharko du, aurretik erregistratu delako edo une horretan bertan erregistratu delako, eta ez da posible horietara sartzea, baldin eta “kide ez bada”. Komeni da sartzen garen domeinu, aplikazio edo sare sozial bakoitzari buruzko cookieen politika irakurtzea.
Cookieen kudeaketa

WEBGUNEan nabigatzean eta bertan dagoenean, Erabiltzaileak cookieen erabilera baimentzen du, politika honetan jasotzen diren baldintzetan. GRUPO EDELVIVESek sarbidea ematen du cookieen politika honetara, WEBGUNEra sartzeko unean, Erabiltzaileak informazioa izan dezan; hala ere, une oro izango du cookieak blokeatzeko, ezabatzeko eta baztertzeko eskubidea.

Nolanahi ere, cookieak gure WEBGUNEa erabiltzeko ezinbestekoak ez direnez, Erabiltzaileak horiek blokeatu edo desgaitu ahalko ditu; horretarako, bere nabigatzailearen konfigurazioa aktibatu beharko du, cookie guztien edo horietako batzuen instalazioa ukatzeko. Ia nabigatzaile guztiek ematen dute aukera cookieen presentziaz ohartarazteko edo horiek automatikoki ukatzeko. Ukatuz gero, Erabiltzaileak WEBGUNEa erabiltzen jarraitu ahalko du, baina funtzionalitateek eta nabigazio esperientziak mugak izan ditzakete.