ALBISTEAK


2022eko udazkeneko gomendioak: 6 urte

21 azaroa 2022

Ibaizabal argitaletxeak 6 urtetik gorako irakurleentzat zortzi liburu berri aurkeztu ditu

Ibaizabalek lehen irakurleentzako bildumak handitu, eta zortzi nobedade aurkeztu ditu: Mateo eta zapoak, Mateo eta txikitasuna, Mateo eta desagerketak, Mateo eta kameleoiak, Mateo eta malkoak, Mateo eta hodeiak, Olentzero Ipuinen herrialdean eta Totem printzesa

6 urtetik gorako lehen irakurleentzat, zazpi liburu argitaratu ditugu Lehen irakurleak bilduman: 

Daniel Monedero egileak eta  Anna Laura Cantone ilustratzaileak, Mateoren superbotereak bilduma aurkezten digute,  bildumak sei liburu ditu: Mateo eta zapoak, Mateo eta txikitasuna, Mateo eta desagerketak, Mateo eta kameleoiak, Mateo eta malkoak eta Mateo eta hodeiak
Bilduma honek umoreak lantzen duten liburuak dira. 

Vivim del Cuentu egile taldeak eta Maitane Bautista ilustratzaileak Olentzero Ipuinen herrialdean ipuina aurkezten digute. Gabon gau magikoa iritsita, hainbat gertakari biziko dituzte Olentzerok eta Napok. Ipuinen herrialdean hasiko dira, eta Euskal Herrian amaitu. Bidaia horretan, ipuinetako pertsonaia ezagunak izango dituzte lagun. 

Eta beste liburu bat, Haurrentzako albumak bilduman:
Sébastien Perez egileak eta Justine Brax ilustratzaileak, Totem printzesa lanean, June mundu errealetik isolatuta hazi da eta bere heziketa argi dagoen patuaren araberakoa izan da: Totem printzesa bihurtzea, betiko bere Animaliari lotutakoa. Baina besteek bere aldetik zer espero duten jakiten duenean, Junek bere intuizioak esaten dionari jarraitzea erabakiko du… 

Ibaizabalek udazkenean ere harrituko zaitu!

Kategoriak : Literatura , Kategoria guztiak

Lotutako berriak


Irakurriena