ALBISTEAK


Album ilustratuen xarma

22 abendua 2022

Ibaizabalek euskaraz idatzitako album ilustratuen alde egin du apustu, eta lau nobedade aurkeztu ditu: «Abereen etxaldea», «Totem printzesa», «Sorginak» eta «Maitagarriak»

Euskarazko Haur eta Gazte Literatura sustatzeko pentsatutako albumak dira. Formatua argia da: ilustrazio handiak eta testu zaindua, harmonia perfektuan elkarren osagarri. 

Abereen etxaldea, George Orwellen eleberri ospetsua, edizio berezi eta ilustratu baten bidez goza daiteke orain. Satira politiko hau XX. mendeko onenetakoa da eta, kasu honetan, Quentin Grébanen koloretako ilustrazio apartak ditu. 

Totem printzesa, Sébastien Perez egilearen eta Justine Brax marrazkilariaren lana. June mundu errealetik isolatuta hazi da eta bere heziketa argi dagoen patuaren araberakoa izan da: Totem printzesa bihurtzea, betiko bere Animaliari lotutakoa. Baina besteek bere aldetik zer espero duten jakiten duenean, Junek bere intuizioak esaten dionari jarraitzea erabakiko du. 

Sorginak albumean Cécile Roumiguière idazleak landu du testua eta Benjamin Lacombek jarri dizkio marrazkiak. Sorginak antzinako gau haietatik gaur egunera arte zabaldu diren istorioetako izakiak dira, baina aldi berean, baita benetako pertsonak ere, existitu ziren eta, askotan, jazarpena jasan zuten eta zigortu egin zituzten emakumeak. Lana pertsonaiaren eskutik, etxe bitxi honetako ateak zabalduko dizkigute igarle, sendalari, sorgin... haiek guztiak ezagutzeko aukera izan dezagun. Zalantzarik gabe, emakume ezberdinak, menderakaitzak dira. 

Hona hemen Sébastien Perez idazle frantziarraren azken lana: Maitagarriak. Mundu osoko eta garai askotako maitagarrietarako hurbilketa modukoa da. Maitagarri moten arabera sailkatuta daude: Japoniako kappak, meigak, hiru Parkak edo basoko Loti ederraren zazpigarren maitagarria, esate baterako.. Oraingo honetan, bere hitzak, Bluebirdy artistaren eskuak marraztuko ditu. 

Egun berezi hauetan albuma opari bikaina da Gabonetarako. 

Kategoriak : Literatura , Kategoria guztiak

Lotutako berriak


Irakurriena