ALBISTEAK


Hezkuntzako berrikuntzaren gaineko topaketa, Google eta Grupo Edelvivesen eskutik

24 azaroa 2022

Teknologia arloko proposamenik abangoardistenak aurkeztu zituen Grupo Edelvivesek, ikuspuntuak eta berritasunak partekatzeko helburuz

Garapen teknologikoa eta digitala hezkuntza eraldatzeko aliatu handiak diren uste sendoa du Grupo Edelvivesek. Haien lanean, etengabeko zeregina bilakatu da etorkizunera begiratzea eta berrikuntza eta teknologia berriak erabiltzea, hezkuntza arloko hazkundeari laguntzeko. Hori dela eta, ikasgelako ikaskuntza prozesua goitik behera aldatuko duten proposamen teknologikoak pentsatzen eta garatzen aitzindaria da argitaletxea, lehen mailako bazkide teknologikoekin batera, hala nola Googlerekin.

2022ko SIMO Educación azokan aurkezten ari dira berritasun horiek, konpetentzien araberako ikaskuntzan oinarrituta. Eta horiek bisitari guztiekin partekatzea da helburua. Hala, lehen mailako profesionalekin topaketak garatzen ari dira azokan zehar. Azaroaren 23an, asteazkenean, esaterako, Grupo Edelvives eta Google elkartu dira, eta etorkizuneko ikuspegia eta hezkuntza arloko berrikuntzaren gaineko berritasunak partekatu dituzte.

Proposamen horiek guztiek helburu bat dute komunean, argi eta garbi: irakasleen eta ikasleen lana erraztea, punta-puntako tresna pedagogikoen bidez. Grupo Edelvivesen hezkuntza-edukiak Googleren tresnen bidez integratuko dira.

Honako hauek parte hartu zuten hezkuntza arloko berrikuntzaren gaineko topaketan: Alejandro Cebrián, Grupo Edelviveseko eragiketa zuzendaria; Gonzalo Romero, Google Spaineko head of education; eta Fernando Rodríguez, Advanced Education taldeko CEO & Founder.

Topaketa honi hasiera emateko, Google for Education proiektuarekin batera hezkuntzaren berrikuntzarantz egindako bidaia hau oroitu zuten Alejandro Cebriánek eta Gonzalo Romerok. Orain dela zazpi urte hasi zuten bidaia hori; autobusez zeharkatu zuten Espainia osoa, eta gaur egun bidaideak diren ikastetxe askori egin zieten bisita.

Chromebook gailuaren garrantzia eta etorkizunera begira dituen aukerak nabarmendu zituen Gonzalo Romerok; ikastetxeek gehien onartutako gailua bihurtu da 2020az geroztik. “Gailu segurua izateaz gain, sinplea eta indartsua da”, adierazi zuen.

Ildo horretatik, Googlek gailu horretarako eskaintzen dituen tresnak nabarmendu zituen, azkarrago lan egiteko eta denbora aurrezteko aukera ematen baitiete irakasleei eta ikasleei.

Bestetik, Fernando Rodríguezek adierazi zuenez, irakasleen beharretan pentsatuta sortzen dituzte tresna digitalak, eta hori garrantzitsua da.  Zentzu horretan, gogoratu zuen mundu osoan Grupo Edelvives dela Googleren bazkidea den argitaletxe bakarra. “Ikasleentzako ziurtapen digitalak berdingabeak dira; izan ere, hiru mailatan lan egitea lortu dugu: prestatu, aktibatu eta berritu”. Eta, nabarmendu zuenez, hezkuntzako etapen arabera lantzea ere lortu dute. Hala, irakasleak ikasleekin konektatzea ahalbidetzen dute, eta ikasleentzako mundu mailako lehen ziurtapen bilakatu dira.

Grupo Edelvives eta ikasgeletako berrikuntza teknologikoaren aldeko konpromisoa

Grupo Edelvivesek ehun eta hogeita hamar urte baino gehiago daramatza hezkuntza sektorean, ikastetxeen guztizko eraldaketarako pausoak ematen ari da eta aitzindaria da berrikuntza pedagogikoan eta hezkuntzarako teknologian.

Lehen mailako bazkide teknologikoekin batera garatutako hezkuntza proposamenen bidez, soluzio teknologikorik iraultzaileenak gerturatu nahi dizkie argitaletxeak ikastetxe guztiei, beste behin ere. Azken helburua ikastetxeei laguntzea da, erreferentziazko ikastetxe bihur daitezen, eta ikasleek zein irakasleek tresna horiek erabil ditzaten hezkuntza garapena hobetzeko.

Lotutako berriak


Irakurriena