Bilduma: Matxinsalto

Tximeletak eta gozokiak

Nahikari Gabilondo

Maitane Bautista

Bero egiten du, baina Kimuk nahiago du tximeleten atzetik korrika eta haiekin jolasean ibili lagunekin uretara sartu baino. Iseka egiten diote lagunek, baina berdin dio; Kimuk ez du haien beharrik, aski baitu tximeletekin.

Mattin ez da tximeleten atzetik ibiltzen, baina bai barraskiloen atzetik. Badaki euria egin ondoren ezkutalekuetatik irteten direla barraskiloak. Eta zain egoten da; euriaren osteko eguzkiaren zain. Eguzkia maite baitu, eta gozokiak; aitonak ematen dizkion gozokiak.

Tximeletak eta gozokiak. Gozokiak eta tximeletak. Kendu bilgarria gozokiari, eta utzi tximeletei hegan egiten.

Albuma eta Liburu ilustratua
Bilduma: Matxinsalto
61
Ibaizabal
Hizkuntza: Euskara
Generoa: Narratiba
Gaia: Ekologia/Ingurumena
Kategoria: Albuma eta Liburu ilustratua
Ezagutza arloa: Hizkuntza eta Literatura
Testua: Nahikari Gabilondo
Ilustrazioa: Maitane Bautista
130mm x 200mm
Paper-azala
64 orrialde
Inprentako letra
Marrazkiak koloretan
ISBN/EAN: 9788413703305
Artikuluaren kodea: 191181