Aldaketa klimatikoa
Egunero behatzen diogu eguraldiari, normala denez, klima oso garrantzitsua baita gure bizitzarako eta planetako izaki bizidun guztiei eragiten baitie. Aldaketa klimatikoaz jabetzea eta hura geldiarazten saiatzea benetako behar bat da.
Proiektu honetan, berotze globalaren arrazoiak eta gure planetako bizitzan dituen ondorioak ezagutuko dituzu: uholdeak, lehorteak, urakanak, desertifikazioa eta abar. Horrez gain, aldaketa klimatikoa geldiarazten laguntzeko zer egin dezakezun ere ikasiko duzu!
Ingurumen hezkuntza lantzeko aproposa!

PROIEKTUAREN MATERIALAK
Aldaketa klimatikoa
Proiektua karpeta batean dator, eta karpetak honako hauek biltzen ditu:
- Koadernoa, honako hauekin:
- Laneko laminak.
- Eranskailuak eta trokelak.
- Lamina garbiak, ikastalde bakoitzaren ezaugarrien arabera, nahi den modulan erabiltzeko.
- Aztarna ekologikoaren nire egunerokoa: eguneroko bat, gure ohituren inguruan azterketak eta hausnarketak egiteko eta haiek osatzeko.
- Galdetzeko, pentsatzeko eta hitz egiteko postalak: txartel bisualak, aldaketa klimatikoari buruz modu dibertigarrian hausnartzeko.
- Familiarentzako aldizkaria: iradokizunekin eta erronkekin, familiak irakaskuntza-ikaskuntza proiektuan inplikatzeko.
- Material espezifikoaren laminak: proiektuaren txokoko jardueretan eta tailerretako proposamenetan erabiltzeko.
- Hiztegi txartelak: proiektuko hiztegi espezifikoa lantzeko.