Kumik erlijio sena pizten du

Kumik erlijio sena pizten du

Kumi, Ibaizabalen Erlijioa proiektuka

Kumi, Ibaizabalen Erlijioa proiektuka

PROIEKTUKO MATERIALAK






Ikaslearen materiala

Proiektu honetan, lankidetzan scrapbook bat (argazkien album berezi bat) egitea proposatzen da. Album hori ikasle bakoitzaren neurrira dekoratuta eta pertsonalizatuta egongo da, eta hor ikaslearen beraren eta Jesusen gauzak bilduko dira.

Jarduera honekin honako hauek aurkeztu nahi dira: izakia, denboraren joanaz jabetzea, norbera ezagutzea, haztea eta erabakiak hartzeko ideia, konpromisoa aitortzea...; guztia Jesus haurra haztearekin erlazionatuko dugu, bere gurasoen (Josef eta Maria) eta bere haurtzaroko lagunen ondoan.

Gainera, jaiotza, bataioa eta jaunartzea ere landuko dira.

  • Ikaslearen materiala koaderno batez eta eranskailuz osatuta dago.

Ikaslearen materiala

Proiektu honetan, taldetan Abendualdiko egutegia eraikitzea proposatzen da. Egutegi horrekin Jesusen jaiotzaren albiste ederrari buruzko ikusmina sortu nahi da.

Honako hauek landuko dira: itxaronaldia eta itxaropena, ilusioa, solidaritatea, gure bizitzetara Jainkoa heldu delako ditugun jarrera motak eta Jesusen jaiotzaren aurrean prestatzeko era.

Gainera, Mariaren haurdunaldia eta Jesusen jaiotza erakutsiko dira. Abendualdiaren eta horrek duen sinbologiaren esanahia garatuko da.

  • Ikaslearen materiala koaderno batez osatuta dago.

Ikaslearen materiala

Proiektu honetan, ikasleak ohartuko dira poz ederra lortu daitekeela besteei opariak eginda eta poz hori norberak opariak hartuta baino askoz handiagoa izan daitekeela. Opari baten esanahia ere esploratuko da eta lagun ikusezinaren jai handia prestatuko da.

Gainera, ikasle bakoitza «aingeru anonimo» bihurtuko da eta oso opari berezi bana aurkeztuko zaio zozketa bidez suertatzen zaion lagunari.

Halaber, bizitza Jainkoaren opari bat dela landuko da eta, beraz, zaintzea eta eskertzea beharrezkoa dela. Baina opari hori baztertu edo oharkabetu daiteke eta horri bekatua esaten zaio. Gutako bakoitza ere gainerakoentzat opari bat gara, eta guretzat gainerakoak.

  • Ikaslearen materiala koaderno batez osatuta dago.

Ikaslearen materiala

Proiektu honetan, ongi eta gaizki dagoenaren arteko gudua adierazteko mahai-joko bat eraikiko da. Hartarako, komikiak, filmak, serieak, eleberriak, inspirazioa hartzeko erabiliko dira..., nahiz eta onena izan gure inguruan gertatzen diren eguneroko egoeretatik edo esperientzia pertsonaletik abiatzea.

Ongi eta gaizki dagoenaren arteko bereizketaren gainean lan egiterakoan, bekatuaren kontzeptuari (Jainkoarengandik eta anai-arrebengandik urruntzen gaituzten ekintzak) ekingo diogu, bai eta barkamenaren kontzeptuari ere.

  • Ikaslearen materiala koaderno batez osatuta dago.

Ikaslearen materiala

Proiektu honetan, ikastetxea eraldatuko duen bizikidetasun plana garatuko da. Plan hau bazterketaren, diskriminazioaren eta ikasgeletako jazarpenaren kontra borroka egitea izango da. Hori guztia Biblian oinarrituta egongo da, bizi izaten laguntzeko eskaintzen dituen erantzunetan, zoriontsuak izateko.

Ikasleek honako hauek ikasiko dituzte: Hamar Aginduak, Jainkoaren planeko bere garrantzi kapitalaren ikuspuntutik, eta Jesus, gure bizitzaren maisua.

  • Ikaslearen materiala koaderno batez osatuta dago.

Ikaslearen materiala

Proiektu honetan, ikasleek, taldetan banatuta, haiek berek sortutako hitzik gabeko antzezlan bat abiaraziko dute.

Sinbologia eta zirrarak landuko dituzte: beldurra, poztasuna, frustrazioa, lasaitasuna, tristura, itxaropena, bekaizkeria, amorrua…; bai eta honako sentimenduak ere: bizitzari zentzua bilatzea, betierekotasunaren nahia, zoriontsua izateko irrika edo Jainkoarekin erlazioa izatearen beharra.


Gainera, ikusezina aipatzeko sinboloa kontuan izango da.

  • Ikaslearen materiala koaderno batez osatuta dago.