Kumik erlijio sena pizten du

Kumik erlijio sena pizten du

Kumi, Ibaizabalen Erlijioa proiektuka

Kumi, Ibaizabalen Erlijioa proiektuka

PROIEKTUKO MATERIALAK






Nire ukitu pertsonala

Proiektu honetan bideo curriculum bat egiteko eskatzen zaie ikasleei, zenbat hazi diren, nola aldatu diren eta DBH hastean bilaketaren zer unetan dauden azter dezaten.

Nork bere buruarekin hitz eginez, Nazareteko Jesusen fedearen Jainkoarekin eta Jainkoa beste izen batzuen bidez izendatzen dutenen esperientziekin, gizaki orok bizitzan bere buruari egiten dizkion funtsezko galderen erantzunak bilatzen dira: “Nor naiz? Zer egin nahi dut?” Bilaketa horretan ez gaude bakarrik, Jainkoa beti dago gure ondoan.


Agur!!!

Zaila da bizitza heriotza esperientziei eta pertsona maiteen agurrari buruz pentsatzea, fedeak argia ematen ez badigu eta heriotza bizitzaren zatitzat eta piztuera itxaropen ikurtzat hartzen irakasten ez badigu.

Agur!!!  izeneko proiektu honetan, heriotzari buruz hitz egingo da bizitza oinarri hartuta, bizitzari agur nola esan nahiko geniokeen eta bizitza nola ospatuko genukeen pentsatuz, Jesusen Piztuera gure fedearen muintzat hartuz.


Personal Shopper

Izugarri ederra zara! Eta ez dugu guk esaten, sortu zaituenak baizik: «Eta egin zuen guztia oso ona zela ikusi zuen Jainkoak».

Gure gizarteak garenaren alternatiba etengabeak eskaintzen dizkigu, gu garen hau zoragarria ez balitz bezala. Pertsonaren sakonenean, gizaki bakoitzaren misterioan begiratzetik urruntzen gaituzte.

Proiektu honetan, zeure onena ikustea nahi genuke. Horretarako, giza bihotzaren joerak ezagutzen dituen personal shopper oso berezia izango dugu. Berak lagunduko dizu zure gaitasunak ezagutzen, erakusten eta besteen zerbitzura jartzen. Jainkoak izar egin zaitu! Berak zure personal shoperra izan nahi du!


Happening bat kalean

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren amaiera bizitzako une oso garrantzitsua da. Bakoitzari, besteei eta inguruko munduari modu helduago batekin begiratzeko garaia da. Une honetan, norberaren bizitzari buruzko erabakiak hartzen dira, eta baita zenbait erantzukizun. Gure inguruan gertatzen denaren eta gure alboan sufritzen dutenen erantzule izateko unea da.

Jainkoak badaki hori guztia ezin dugula bakarrik egin, eta horregatik herri baten kide izateko aukera oparitzen digu. Komunitate bat eskaintzen dizu, Eliza, Jainkoaren Erreinua presente egiteko eguneroko misioan, bidegabekeriaren aurka borrokatuz eta anaitasuna eraikiz.

Proiektu honetan happening bat egingo dugu kalean, gizartean zer aldatu behar den salatzeko. Eta Ebanjelioaren mezuak iradokiko digu bide horretan. Gonbidatuta zaudete gure ikuskizunera!