LEGE OHARRA

  1. ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK
  2. SARTZEA ETA SEGURTASUNA
  3. JABETZA INTELEKTUALARI ETA INDUSTRIALARI LOTUTAKO ESKUBIDEAK
  4. MARKAK
  5. ESTEKAK
  6. WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZAK
  7. ERANTZUKIZUNAK ETA BERMEAK
  8. PRIBATUTASUN POLITIKA 
  9. APLIKAGARRIA DEN LEGEA ETA ESKUMENA DUEN JURISDIKZIOA

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen 34/2002 Legeak, uztailaren 11koak, 10. artikuluan ezarritakoa betez, hemen azalduko ditugu https://www.ibaizabal.com/ webguneko (aurrerantzean, “ Webgunea ”) titularraren identifikazio datuak:

TITULARRA: Grupo Editorial Luis Vives (aurrerantzean, “ GRUPO EDELVIVES ”)
IFK: R 5000274 J
HELBIDEA: Ctra. de Madrid km. 315,700; C.P. 50.012 Zaragoza (España)

Erakunde hori Instituto de Hermanos Maristas de la Enseñanzakoa da; eta azken hori Justizia Ministerioaren Erakunde Erlijiosoen Erregistroan dago inskribatuta 1334-i/28-SE/B zenbakiarekin.

Webgunera sartu, bertan nabigatu eta Webgunea erabiltzeak esan nahi du berariaz eta argi onartzen dituzula erabilera baldintza hauen zehaztapen guztiak eta idatziz eta sinatuta jarritako beste edozein kontraturen balio eta eraginkortasun berdina du.

Baldintza hauek betetzea eskatu ahal izango zaio Webgunean sartu, bertan nabigatu eta Webgunea erabiltzen duen orori. Azaldu ditugun baldintza hauekin ados ez bazaude, ez sartu Webgunean, ez nabigatu bertan eta ez erabili webguneko orririk.

1. ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

Erabilera arau hauek arautzen dute Webgunerako sarrera, bertako nabigazioa eta Webgunearen erabilera. Hala ere, GRUPO EDELVIVES ek eskubidea du Webgunearen aurkezpena, konfigurazioa eta edukia aldatzeko, baita hara sartu eta/edo hura erabiltzeko eskatutako baldintzak aldatzeko ere. Aldaketak indarrean jarri ondoren Webguneko edukietara sartzeak eta haiek erabiltzeak esan nahi du onartu egiten direla aldaketak.

Hala ere, zenbait edukitara sartzeko eta zenbait zerbitzu erabiltzeko, baliteke baldintza partikular jakin batzuk bete behar izatea. Argi azalduta egon beharko dute beti baldintza horiek eta erabiltzaileek berariaz onartu beharko dituzte. Baldintza partikular horiek ordeztu, osatu edo, hala badagokio, aldatu egingo dituzte erabilera baldintza partikular hauek.

GRUPO EDELVIVES ek eskubidea du hemen ezarritako baldintzak osorik edo neurri batean aldatzeko eta aldaketak erabilera baldintza hauek azaltzen diren modu berean edo erabiltzaileei zuzendutako edozein komunikaziorako moduren bidez argitaratuko ditu.

2. SARTZEA ETA SEGURTASUNA

Oro har, Erabiltzaileek modu askean eta doan sartu ahal izango dute Webgunera. Hala ere, GRUPO EDELVIVES ek, indarrean den legeriaren arabera, eskubidea du Webgunearen atal jakinetara sarbidea mugatzeko eta Erabiltzaileak, horietara sartzeko, erregistratu egin beharko du eta eskatzen zaion informazio guztia eman, eguneratua eta benetakoa (ikus kasu bakoitzean pribatutasun politika).

Adingabeek debekatuta dute Webgunera sartzea.

GRUPO EDELVIVES ek ez du inola ere bere gain hartuko amaierako erabiltzaileek erregistrorako emandako datuen benetakotasunari lotutako erantzukizunik eta, beraz, erabiltzaile horietako bakoitza izango da datuak benetakoak ez izateak ekar ditzakeen ondorioen eta akatsen erantzule.

3. JABETZA INTELEKTUALARI ETA INDUSTRIALARI LOTUTAKO ESKUBIDEAK

GRUPO EDELVIVES da Webgunearen jabetza intelektuala eta industriala ustiatzeko eskubideen titularra edo, hala dagokionean, horri lotutako lizentziak ditu, baita Webguneko informazioaren, materialen eta edukien jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideen titular ere.

Ez da inola ere ulertuko erabiltzailea Webgunera sartzeak, han nabigatzeak eta hura erabiltzeak esan nahi duenik GRUPO EDELVIVES ek eskubide horiei, osorik edo hein batean, uko egiten dienik, eskubide horiek besterendu, horien gaineko baimena eman edo lagatzen dituenik. Erabiltzaileak Webguneko edukiak eta/edo zerbitzuak erabiltzeko eskubidea du, baina taldeko erabilerarako bakarrik.

Erregistratutako marka edo izenei edo beste ikur bereizgarri batzuei erreferentzia egiteak, izan horien titularra GRUPO EDELVIVES edo hirugarren enpresa bat, GRUPO EDELVIVES en edo legezko titularren baimenik gabe erabiltzeko debekua dakar. Webgunera eta/edo bertako edukietara sartzeak, han nabigatzeak edo haiek erabiltzeak ez dio erabiltzaileari, inola ere, horietan dauden ikur bereizgarriak erabiltzeko eskubiderik emango.

Webguneko edukien eta/edo zerbitzuen gaineko jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubide guztiak erreserbatuta daude eta, bereziki, debekatuta dago Webguneko edukiak osorik edo neurri batean helburu publikoetarako edo komertzialetarako aldatzea, kopiatzea, erreproduzitzea, publikoki komunikatzea, eraldatzea edo banatzea, edozein dela erabilitako bidea eta forma, baldin eta ez bada horretarako aurrez GRUPO EDELVIVES en edo, hala badagokio, eskubideen titularraren berariazko baimen idatzia eskuratzen behintzat.

Erabiltzaileak GRUPO EDELVIVES i informazioa, edozein motatakoa, bidaltzen badio horretarako edozein bide erabilita, erabiltzaileak adierazten, bermatzen eta onartzen du eskubidea duela informazio hori modu librean bidaltzeko, informazio horrek ez duela inoren eskubiderik urratzen jabetza intelektualari, industrialari, sekretu komertzialari edo hirugarrenen beste edozein eskubide aintzat hartuta, eta informazio hori ez dela konfidentziala, ez eta hirugarrenentzako kaltegarria ere.

Erabiltzaileak aitortzen du bere gain hartzen duela pertsonalki edo bere izenean egiten duen edozein komunikazioren erantzukizuna eta horretatik salbuetsita uzten duela GRUPO EDELVIVES . Erantzukizun horretan sartzen da, inolako murrizpenik gabe, komunikazioaren zehaztasuna, legezkotasuna, originaltasuna eta titulartasuna.

4. MARKAK

Webgune honetan azaltzen diren marka, logotipo eta jabetza industriala duten beste edozein ere GRUPO EDELVIVES en edo hirugarrenen jabetzakoak dira. Debekatuta dago marka horiek erabiltzea, baldin eta ez bada aurrez GRUPO EDELVIVES en edo marken jabe diren hirugarrenen idatzizko baimenik eskuratzen behintzat.

5. ESTEKAK

BESTE WEBGUNE BATZUETARAKO ESTEKAK

Webgunean beste webgune batzuetarako estekak badaude botoi, esteka, banner edo barnean hartutako edukien bidez, GRUPO EDELVIVES ek jakinarazten du hirugarrenek kudeatzen dituztela horiek zuzenean eta ez duela GRUPO EDELVIVES ek Webgune honetatik irits daitezkeen beste webguneek eskainitako informazio, eduki, produktu edo zerbitzu oro aurrez ezagutzeko eta/edo horiek kontrolatzeko eta/edo onartzeko giza baliabiderik, ez eta baliabide teknikorik ere.

Horren ondorioz, GRUPO EDELVIVES ek ezingo du bere gain inolako erantzukizunik hartu Webgunetik abiatuta iristeko aukera dagoen web orrialdeei lotutako alderdietan, zehazki, azalpen gisa eta mugatu gabe, haren produktuen eta zerbitzuen, esteken eta oro har, beste edozein edukiren, funtzionamenduari, sarbideari, datuei, informazioari, fitxategiei, kalitateari eta fidagarritasunari lotuta.

Hori horrela, Erabiltzaileek modu fidagarrian jakiten badute hirugarren webgune horien bidez garatutako jarduerak legez kanpokoak direla edo moralaren eta/edo ordena publikoaren aurkakoak direla, berehala jakinarazi beharko diote GRUPO EDELVIVES i, hark webgune horietarako esteka desgai dezan. Ahalik eta azkarren egingo du GRUPO EDELVIVES ek lan hori.

Nolanahi ere, Webgunetik kanpoko beste webgune batera edozein motatako estekak ezartzeak ez du esan nahiko GRUPO EDELVIVES en eta kanpoko webgunearen arduradunaren artean inolako harremanik, lankidetzarik edo mendetasunik dagoenik.

HIRUGARRENEN ESTEKAK

GRUPO EDELVIVES ek erabiltzaileen esku jartzen ditu, zenbait tresna eta aplikazioren bidez, estekatzeko baliabideak, erabiltzaileei zenbait webetako kanaletara eta orrialdeetara sartzeko aukera emateko. Webgunean aplikazio horiek instalatzearen helburu bakarra erabiltzaileei zenbait plataforma eta sare sozialetan kanal horietan sartzeko bidea erraztea da.

Aplikazio horiek ezartzeak ez du esan nahi inolako harremanik dagoenik GRUPO EDELVIVES en eta estekatutako plataformaren jabearen, fabrikatzailearen edo banatzailearen artean; ez eta GRUPO EDELVIVES ek plataforma horietako edukiak eta/edo zerbitzuak onartzen eta onesten dituenik ere, plataformen jabea, fabrikatzailea edo banatzailea baita horien arduradun bakarra.

GRUPO EDELVIVES ek ez du, inola ere, kanpoko webgune horien jabeekin erabiltzaileei buruzko informazio pribaturik partekatuko; izan ere, helburu bakarra erabiltzaileei kanpoko webgune horietara sartzeko bidea erraztea da. Hori horrela, erabiltzaileak kanpoko plataforma eta/edo web orri horiei informazioa eman nahi badie, bere gain hartu beharko du horren erantzukizuna eta prozesu horretan ez du GRUPO EDELVIVES ek esku hartuko.

GRUPO EDELVIVES ek ez du kanal horietako edukirik kontrolatzen eta beraz, erabiltzaileak aitortzen du eta onartzen du GRUPO EDELVIVES ek ez duela bere gain hartuko erabiltzaileak orrialde horietan lor ditzakeen edukien eta zerbitzuen erantzukizunik, ez eta horietan erabilgarri dagoen edozein eduki, produktu, zerbitzu, publizitate edo bestelako materialei lotutako erantzukizunik ere. Hori dela eta, erabiltzaileak zuhurtzia handiz jokatu behar du estekatutako kanaletako informazioa, edukiak eta zerbitzuak erabiltzean eta kanal horietan partekatu nahi duen bere edo hirugarrenen informazioarekin.

BESTE WEB ORRI BATZUETATIK GURE WEBGUNERAKO ESTEKAK

GRUPO EDELVIVES ek ez du beste web orri batzuetatik Webgune honetarako estekarik ezartzen uzten, baldin eta beste web orri horiek material, informazio edo eduki bidegabeak, legez kanpokoak, iraingarriak, lizunak badituzte eta, oro har, legeen, moralaren edo ordena publikoaren, edo oro har onartutako gizarte arauen aurkakoak badira.

Nolanahi ere, erabiltzaileek estekak ezarri ahal izango dituzte haien web orrietan, betiere, aurretik, GRUPO EDELVIVES i horretarako berariazko baimena eskatzen badiote.

GRUPO EDELVIVES ek ez du ahalmenik, ez eta giza baliabide nahiz baliabide teknikorik ere, Webgune honetarako estekak ezarrita dituzten webguneek eskainitako informazio, eduki, produktu edo zerbitzu oro ezagutzeko, kontrolatzeko eta onartzeko. GRUPO EDELVIVES ek ez du bere gain inolako erantzukizunik hartuko beste webgune batzuetatik Webgune honetarako esteka ezartzeari lotutako alderdietan, zehazki, azalpen gisa eta mugatu gabe, haren produktuen eta zerbitzuen, esteken eta/edo oro har, beste edozein edukiren, funtzionamenduari, sarbideari, datuei, informazioari, fitxategiei, kalitateari eta fidagarritasunari lotuta.

6. WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZAK

Ez dago baimenduta eta, beraz, dakarzkien ondorioak erabiltzaileak bakarrik hartu beharko ditu bere gain, Webgunera legez kanpoko edo baimendu gabeko helburuekin sartzea eta Webgunea helburu horiekin erabiltzea, izan xede ekonomikoa edo ez, eta zehatzago esanda, debekatuta daude zerrenda honetan aipatuko ditugunak, aintzat hartuta zerrenda ez dela absolutua:

  1. Webgunea erabiltzea haren funtzionaltasunean edo hirugarren baten ordenagailuan kalteak, etenak, eraginkortasun faltak edo akatsak eragiteko moduan.
  2. Webgunea erabiltzea birus, kode gaizto edo beste programa edo fitxategi kaltegarriren bat transmititzeko, instalatzeko edo argitaratzeko.
  3. Webgunea erabiltzea beste erabiltzaile batzuen datu pertsonalak eskuratzeko.
  4. Webgunearen bidez, nortasun faltsua erabilita, hirugarren baten lekuan jarrita edo profil bat erabilita erregistratzea edo mezu baten jatorriaren identitatearen inguruan beste erabiltzaileei nahasmena sor diezaiekeen beste ekintzaren bat egitea.
  5. Baimenik gabe sartzea Webgunearen edozein ataletara, Plataformari konektatutako beste sistema edo sareetara, GRUPO EDELVIVES en zerbitzarietara edo Webgunearen bidez eskainitako zerbitzuetara, pirata jarduera edo faltsutze bidez, pasahitzak eskuratuta edo beste edozein modu bidegabe erabilita.
  6. Bertan behera uztea (edo bertan behera uzten saiatzea) Webgunearen edo hari konektatutako edozein sareren segurtasun neurriak edo autentifikazioko neurriak edo Webgune honetan eskaintzen diren edukiei atxikitako segurtasun edo babes neurriak.
  7. Webgunearen azpiegituran edo GRUPO EDELVIVES en sistemetan edo sareetan, edo Webgunera konektatutako sistemetan eta sareetan neurrigabeko saturazioa eragiten duen ekintzaren bat egitea.
  8. Webgunearen bidez eskaintzen den ekitaldi, lehiaketa, promozio edo beste edozein jarduera edo Webgunearen edozein funtzionalitate behar bezala garatzeko oztopoak jartzea, bai legez kanpo edo beste edozein modutan, horietarako sarbidea, parte-hartzea edo horien funtzionamendua nahasiz edo nahasten saiatuz, edo horien emaitzak faltsutuz eta/edo parte hartzeko iruzurreko metodoak erabiliz, edozein prozeduraren bidez eta/edo Erabilera baldintza hauek urratzen dituen edozein praktikaren bidez.

Erabiltzaileak aipatu ditugun betebehar horietakoren bat ez betetzeak ekar dezake GRUPO EDELVIVES ek Zuzenbideak eta bere eskubide edo betebeharrek eskaintzen dituzten neurriak hartzea eta irits liteke erabiltzaile arau hauslearen kontua ezabatzera edo blokeatzera ere eta horrek ez dio erabiltzaileari eragin zaizkion kalte-galeren ordaina jasotzeko aukerarik emango.

7. ERANTZUKIZUNAK ETA BERMEAK

GRUPO EDELVIVES ek ezin du bermatu Webguneko informazio eta/edo zerbitzuen erabateko fidagarritasuna, erabilgarritasuna edo egiazkotasuna, ez eta Webgunearen bidez eskuragarri dagoen dokumentazioaren erabilgarritasuna edo egiazkotasuna ere.

Horren ondorioz, GRUPO EDELVIVES ek ez ditu honako hauek bermatzen, eta ez du haien gaineko erantzukizunik ere hartzen: (i) Webguneko edukien jarraitutasuna; (ii) edukietan akatsik ez egotea; (iii) Webgunean edo haren zerbitzarian birusik eta/edo bestelako osagai kaltegarririk ez izatea; (iv) Webgunearen zaurgarritasuna eta/edo hartutako segurtasun neurriak urratzea ezinezko izatea; (v) Webguneko edukien erabilgarritasun falta edo errendimendu falta eta (vi) GRUPO EDELVIVES ek Webgunean ezarritako baldintzak, arauak eta jarraibideak betetzen ez dituen edonork Webguneari edo hirugarren bati eragindako kalte-galerak edo Webgunearen segurtasun sistemak urratuta eragindakoak.

Hala ere, GRUPO EDELVIVES ek adierazten du hartu dituela, ahal izan duen neurrian eta teknikaren egoerak aukera eman dion neurrian, Webgunearen funtzionamendua bermatzeko eta sistemaren erroreak ahalik eta gehien murrizteko neurri guztiak, bai teknikoak, bai Webgunean argitaratutako edukiei lotutakoak.

Erabiltzaileak jakiten badu badela edukiren bat bidegabea, legez kanpokoa, legeen aurkakoa edo jabetza intelektuala edo industriala, datu pertsonalak babesteari lotuta aplikagarri den araudia eta/edo beste edozein eskubide urra dezakeela, berehala jakinarazi beharko dio GRUPO EDELVIVES i, hark dagozkion neurriak har ditzan.

GRUPO EDELVIVES ek ez du bermatzen Webgunearen bidez hirugarrenek eskainitako edukien zilegitasuna, fidagarritasuna eta erabilgarritasuna.

GRUPO EDELVIVES ek ez du bere gain erantzukizunik hartuko Webgunean kanpoko iturrietatik etorrita (kanpoko albistea, kanpoko profesionalen txostenak, etab.) argitaratzen diren informazioen egiazkotasunari, osotasunari edo eguneratuta izateari lotuta, ez eta Webguneko esteketatik iristeko modukoak diren beste atari batzuetako edukiei lotuta ere.

GRUPO EDELVIVES ek ez du bere gain erantzukizunik hartuko aipatutako informazio horien erabileragatik sor litezkeen kalteei lotuta.

Nolanahi ere, GRUPO EDELVIVES ek eskubidea du erabilerarako baldintza hauetan zehaztutako xedapenak betetzen ez dituzten erabiltzaileei Webgunerako sarbidea, bertan nabigatzea, hura erabiltzea, edukiak ostatatzea eta/edo deskargatzea eta/edo Webguneko zerbitzuen erabilera, aldi baterako edo betiko, bertan behera uzteko, aldatzeko, mugatzeko, eteteko, aurrez jakinarazita edo jakinarazi gabe, eta erabiltzaileak ez du, horren harira, inolako kalte-ordainik eskatzeko aukerarik izango.

8. PRIBATUTASUN POLITIKA 

Datu pertsonalak babesteko indarrean eta aplikagarri den legeriak ezarritakoa betez, Webgunea erabiltzean emandako datu pertsonal guztiak Pribatutasun Politika atalean ezarritakoaren arabera tratatuko dira. Erabiltzaile guztiek berariaz onartu behar dute Pribatutasun Politika Webgunea erabiltzeko eta bertan erregistratu ahal izateko.

Erabilerako baldintza hauek onartzen dituen erabiltzaile orok onartzen du gure Pribatutasun Politika, jakinaren gainean egonda, berariaz eta zalantzarik gabe, eta eskubidea izango dute arlo honetan dagozkien eskubideak gauzatzeko. Horren berri ematen du aipatutako Pribatutasun Politikak.

9. APLIKAGARRIA DEN LEGEA ETA ESKUMENA DUEN JURISDIKZIOA

Erabilerarako Baldintza hauek Espainiako legeak arautzen ditu. Aldeak Madril hiriburuko epaitegi eta auzitegien mende jartzen dira berariaz, sor litezkeen gatazkak ebazteko eta beste edozein forori uko eginda.

Gure zerbitzuen erabilerari lotuta erreklamazioak jartzeko, bezeroak “Identifikazioa” atalean adierazitako posta fisikoko edo elektronikoko helbidera idatz dezake eta konpromisoa hartzen dugu, une oro, gatazka modu adiskidetsuan lortzen saiatzeko.

Azken eguneratzea: 2019ko urtarrilak 22.

© 2019 GRUPO EDELVIVES. Eskubide guztiak erreserbatuak